Historia

Karatea, esku hutsaren bidea, armarik gabeko borroka-artea da. 1933 an sortu zen ofizialki, gaur egun Okinawa izena duen uhartean zeuden borroka-sistemetan oinarrituta. Japonian ezaguna egin zen Gichin Funakoshi eta Kenwa Mabunir esker, besteak beste.

Karatearen aurrekari ziren borroka-arteak Txinan sortu ziren, eta ehunka urteko praktika eta bilakaeraren ondoren, Okinawako biztanleek armak debekatuak zituzten behin betiko egitura XVII. mendeaz geroztik. Kirol gisa, 1920. urtearen inguruan arautu zuen Gichin Funakoshi maisuak. 1950ean Mendebalera hedatu zen. Ekialdeko beste borroka motetan bezala, karateak gudu teknika, jarrera eta gizabidezko erritualak biltzen ditu.

Taldekide baten aurkako erasoak eta haren erasoen aurkako defentsak aplikatzean datza. Egin beharreko erasoak eta defentsak aldez aurretik finkatuta daude, eta ariketaren alderdi teknikoa azpimarratzen da. Teknika kopuruaren arabera izen ezberdinak jasotzen ditu, ohikoak direlarik ippon kumitea (defentsa eta kontraeraso bat) eta sanbon kumitea (hiru defentsa eta kontraerasoa).