Kihon

Kihon, ariketa moduan egikaritutako tekniken konbinazio bat da. Honek karate praktikatzaileei euren teknikak fintzeko eta euren abiadura eta indarra hobetzeko balio die.

Konbinazioak, ia mota guztiak egiten dira, eta, gehienak, oinarrizko teknikez osatuta daude, Tsuki (ukabilak), Uke (defentsak) eta Geri (ostikoak) kasu, konbinazio tekniko aurreratuak ere egiten diren arren.

Kihonaren praktika ezinbestekoa da edozein karatekarentzat; izan ere, futbolari batek paseak, txuteak eta baloiaren kontrola praktikatzen dituen bezala, karateka batek kihoneak egiten ditu bere teknikak leuntzeko.