Kumite motak

Kihon kumite

Taldekide baten aurkako erasoak eta haren erasoen aurkako defentsak aplikatzean datza. Egin beharreko erasoak eta defentsak aldez aurretik finkatuta daude, eta ariketaren alderdi teknikoa azpimarratzen da. Teknika kopuruaren arabera izen ezberdinak jasotzen ditu, ohikoak direlarik ippon kumitea (defentsa eta kontraeraso bat) eta sanbon kumitea (hiru defentsa eta kontraerasoa).

Shiai kumite

Arbitro batek eta zenbait epailek parte hartzen duten borroka arautua da. Ezarritako irizpide batzuen arabera benetako liskar batean eraginkorrak izan diren erasoak puntuatu egiten dira. Hala ere, arerioa zenbait eremutan zauritu edo jotzeak, teknika deuseztatzeaz gain, zigorra ere badakar. Partidaren amaierako puntuazioak irabazle bat zehazten du..

Jyu kumite

Eraso eta defentsa teknikak libreki aplikatzean datza, aurretik teknika horiek zeintzuk izango diren ezarri gabe. “Kirol” estiloa izan daiteke, kirol-kumiterako tekniken aplikazioak libreki praktikatuz, edo Jyu Kumite ere deitzen zaio -karate eskola batzuetan- karate tekniken praktikari, araurik gabeko eraso baten aurrean defentsa pertsonaleko egoera batean.